Kontsumista ni?. Global Express. Gaur egungo egoera ikasgelan

Zer behar asetzen dituzte egiazki kontsumitzen ditugun ondare eta zerbitzuek? Behar duguna erosten dugu edo beste batzuei guk nahi izatea komeni zaiena? Nondik sortzen dira gure gustuak? Kontsumismoa ez da soilik neurririk gabe kontsumitzea; behar ez-materialak modu materialean asetzean datza. Eta prezio altua eskatzen du, eta ez dugu beti gehien kontsumitzen dugunok ordaintzen prezio hori: agerian oso banakoak diren erabakiek, hala nola eguneroko kontsumoari buruzko erabakiek, eragin handia dute beste hainbat pertsonaren bizitzan.

Gay nauzu

Homosexuala da Iñigo Lamarca, eta homosexualtasun horren aitortza ez ezik, homosexualitatea normaltasun osoz bizitzeko eskubidearen aldarria ere bada liburu hau. Homosexuala da Iñigo, bai. Baina ez hori bakarrik. Pertsona da oroz lehenik, bere gizartearekin konprometiturikoa. Nekez aurkituko du irakurleak hau baino lekukotza biluziago, zintzoago, benazkoagorik.

Herritartasun globalerako hezkuntza. Eztabaidak eta erronkak

Txosten hau Hegoako Garapenerako Hezkuntzaren taldeak egin du. Bertan, Europar Batasunaren- Espainaren- eta Euskal Autonomia Erkidegoaren esparruan Herritartasunerako Hezkidetarako ezarpenaren prozesua azaltzen da. Hiru adiministratibo-maila horietako bakoitzean Herritartasunerako Hezkuntza aurrera eramateko era eta edukieei buruzko zalantzak eta kritikak agertzen dira. Proposamen hau Garapenerako Lankidetzeran arloan daudenekin lotzen da. Bai Irakaskuntzaren- eta GGKEren arlotik bai Institutzioaren ikuspuntutik ikasle eta irakasleei zuzendutako Herritartasunaren Hezkuntzari buruzko formakuntzaren garrantsitsua nabarmentzen da. Formakuntza hau Garapen demokratikorako oso tresna baliogarria da, batez ere parte hartzea, ekitatea eta aukera berdintasuna barneratzeko. Honela, gizarte solidarioagoa eta bidezkoagoa eraiki ahal izango da, baldin eta ikastetxeak irekitzen balira eta erkidegoarekin batera lan egiten balukete. Ikuspuntu hau badator Garapenerako Hezkuntzarenarekin.

Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala. Unitate didaktikok.

"Okerbide, zuzenbide, eskubide" Amnesty Internationalen Giza Eskubideetan hezitzeko materialak , hezitzaileei zuzenduta daude, eta Giza Eskubideak zer diren, noiz urratzen diren eta nola babes daitezkeen erakustea dute helburu.

Inmigrazioa eta haurren eskubideak

Galderak Esker-Eskuin. Inmigrazioa eta haurren eskubideak. Gaur egun eskolak ume guztiei irekitzen dizkie ateak.
Leku askotatik gatoz: Ekuador, Moroko, Kolonbia, Kamerun, Polinia, Errumania, Txina, Espainia...
Eta gurekin batera gure hizkuntza, jolasak, jakinduria, kantak eta, batez ere, gure ametsak.

Guk mundua eratzen dugu

Kaixo, Karima dut izena eta bederatzi urte ditut. Gaur gure irakasleak azaldu digu Emakumeen egun Internazionala ospatuko dela. Eta ONU-n, herrialde guztietako banderez apaindurik dagoen pospolo kaxa erraldoi bat dirudien eraikin hartan, bilera garrantzitsu bat ospatzen ari direla, mundu osoko neska gazte, ume eta emakumeen eskubideak errespetatzen diren ala ez aztertzeko. Irakasleak dionez, Espainiar estatuan urte asko eta asko pasa behar izan dira guztiek eskubide berdinak izateko, eta honek esan nahi du eskubide hauek betetzen diren ala ez zorrotz hartu behar dugula kontuan.

Jolas Gaitezen

El Departamento de Educación, Universidades e Investigación del Gobierno Vasco editó el pasado 29 de noviembre de 2006 el material multimedia que con el título Jolas Gaitezen ha sido elaborado por l@s profesores/as de nuestra Escuela Jose Manuel Beltran y Angela Fernandez, dirigido a alumnado con necesidades educativas especiales. Amb@s profesores/as comenzaron a elaborar y utilizar este material en el curso 2003-2004, recibiendo en el mismo una Mención de Honor en el Premio Karmele Alzueta a la Innovación Educativa.

Hizkuntzaren sexua

Nahi ez izan arren, eta askotan konturatu gabe egin arren, ez dugu ukatu behar idatzi edo hitz egiten Hizkuntza sexistaren ikonoadugunean hizkuntza sexista erabiltzen dugula. Ez da erreza hizkuntza sexista ez erabiltzea, hainbat hitz eta esamolde gure bizitzako zati baitira dagoeneko. Hala ere, gizartea aldatzen doan heinean, hizkuntza ere aldatu egin behar da eta arreta berezia jarri behar dugu idatzi edo hitz egiten dugunean. Aipatu, euskaraz horrek ez duela inongo arazorik sortzen, euskarak ez baitu genero gramatikalik. Erdaraz idazterakoan edo hitz egiterakoan, berriz, hainbat arazo sortzen dira.

Hezkidetza-Coeducación Taldea

www.elkarrekin.org irakasleen atariaren barruan HEZKIDETZA-NARO-COEDUCACION taldea kokatuta daukazue. Bertan hezkidetzarekin eta berdintasunarekin zerikusia duten hamaika arlo lantzen dira: legeak, liburu digitalak, material interesgarriak, foroak (prentsa, eskaintzak, zinema...) Kide izan nahi baduzu erregistratu eta HEZKIDETZA-NARO-COEDUCACION alta eskatu!

Hiritar-heziketa: Zure ingurunean erabiltzeko argibideak eta arauak

Sei urtetik gora daramatza ALBOANek hiritar-heziketari buruzko trebakuntzan eta esperimentazioan lanean eta hezkuntza-materialak prestatzen.




Breves

+ Multimedia

Género y cooperación



Seminario Transnacional sobre Familias Interculturales. San Javier (Murcia)

El impacto en las familias binacionales y multiculturales de las políticas y comportamientos sociales. Enfoque psicosocial y jurídico en Italia y España - Francia y Alemania.

Foros Públicos sobre Buen Vivir en Colombia, Perú, Ecuador y Bolivia

Con el objetivo de fortalecer las alternativas del movimiento indígena sobre el Buen Vivir y los Derechos de la Madre Tierra, aportando al desarrollo de políticas públicas nacionales interculturales, la CAOI ha organizado Foros Públicos en Bolivia, Colombia, Ecuador y Perú, en los cuales se (...)

Blogosfera