Hizkuntzaren sexua




Nahi ez izan arren, eta askotan konturatu gabe egin arren, ez dugu ukatu behar idatzi edo hitz egiten Hizkuntza sexistaren ikonoadugunean hizkuntza sexista erabiltzen dugula. Ez da erreza hizkuntza sexista ez erabiltzea, hainbat hitz eta esamolde gure bizitzako zati baitira dagoeneko. Hala ere, gizartea aldatzen doan heinean, hizkuntza ere aldatu egin behar da eta arreta berezia jarri behar dugu idatzi edo hitz egiten dugunean. Aipatu, euskaraz horrek ez duela inongo arazorik sortzen, euskarak ez baitu genero gramatikalik. Erdaraz idazterakoan edo hitz egiterakoan, berriz, hainbat arazo sortzen dira.

Izan ere, nork ez du noizbait gauza sexista bat idatzi? Erdaraz, adibidez, kasu askotan genero maskulinoa erabiltzen da emakumezkoei eta gizonezkoei aipamena egiteko. "Los refugiados" esaten denean, adibidez, gizonezkoei aipamena egiten zaie, eta ez emakumezkoek eta gizonezkoek osatzen duten taldeari. Kasu horretan, egokia izango litzateke "los y las refugiadas" edo "las personas refugiadas" bezalako terminoak erabiltzea.