MILURTEKO BERRIAREN ATARIAN gizartean erabateko berdintasuna eta justizia lortzeko
erronka dugu. Ezagutzaren alor guztietan, zientzian, teknologian eta kulturan,
aurrerapen asko lortu badira ere, oraindik ere gizaki askok gosea, pobrezia eta hezkuntza
falta pairatzen dute. Egoera larri honetan dauden gehienak gainera, emakumezkoak
eta haurrak dira. Hala ere, eta egin beharreko lana nekeza eta handia den
arren, mundu mailako milaka pertsonek dihardute lanean gizakiaren erabateko duintasuna
lortu ahal izateko.
Milurtekorako helburuek agerian utzi dute gizakiok gizarteko arazoak konpondu ahal
izateko elkarlanean lan egiteko gauza garela. Adin eta gizarte maila guztietako emakumezko
eta gizonezko askok, gizarteak pairatzen dituen arazo larriak konpontzeko
lanean dihardu. Lanean diharduten guzti hauek orain bizi dugun baino mundu hobeagoa
lortzea posiblea dela uste dute eta horretan dihardute lanean. Gizaki guztiak
gara munduko arazoen erantzuleak. Munduko edozein leku, toki oso txikia izanik ere,
lanerako, elkarkidetzarako eta justiziaren alde lan egiteko leku aproposa dela badakite
lanean dihardutenek.
2015 Plataformak martxan jarri dituen ekintzen moduko ekintzek, ezarritako helburuak
lortzea posiblea dela egiaztatzen digute. Ez dugu besteek zer egingo duten zain
geratu behar, guk egin behar dugu lana. Guk lagundu behar dugu, ezagutu, jakin,
entzun, lan egin. Edozein ekintza, txikia izanik ere, garrantzitsua izan daiteke. Gure
herritik mila kilometrotara gertatzen diren arazoak gure arazoak dira eta guk egiten
ditugunak eragina dute gugandik milaka kilometrotara. Globalki pentsatzea eta tokian
tokian lanean aritzea ez bakarrik gizabanakoaren betebehar etikoa, gizarte osoaren
ardura eta betebehar etikoa era bada.
Gida hau mundu hobeagoa posiblea dela sinisten duten pertsonei egindako omenaldia
da. Aldi berean, Milurtekorako helburuen egitasmo handi honetan parte har dezazuen
gonbitea ere bada. Itxaropenerako eta konpromezurako gida da hau. Irakurritakoan
pentsa ezazu munduan ez gaudela bakarrik. Oraintxe bertan planetaren tokiren
batetan zuhaitzaren bat landatzen ari denik badela, ideiaren bat pentsatu eta garatzen
ari denik ere badela, injustiziaren baten aurka lanean diharduenik ere badela, bakearen
bila dabilenik ere badela, gaixotasunaren aurka lanean dihardutenik ere badela,
haurren bat hezitzen dagoenik ere badela....
Gida hau irakurritakoan irten zaitez kalera eta lan egin. Mundua aldatu dezakegu.
Milurtekorako helburuak lortu ditzazkegu..
Maite Núñez, ISCODeko Zuzendaria
Carlos Cortiñas, FETE-UGTko Idazkaria

- Milurtekorako Helburuak