Donostiako Udala jabetzen da hiriak garrantzi handia duela hezitzaile gisa, eta espazio berean dagoela familiarekin, eskolarekin, hedabideekin eta antzeko oinarrizko hezkuntza egiturekin batera. Ziur dago, hiriaren etorkizuna bertako biztanleen etorkizunaren mende dagoela. Etorkizun horretan, prestakuntza, eta herritarrengan -gazteengan, lehenik eta behin- balioak sustatzea eta garatzea funtsezkoa izango da giza eskubideetan oinarritutako bizikidetza eredua sortzeko.
1998. urtetik, Donostia kide da AICE, Hiri Hezitzaileen Elkartean eta RECE, Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarean.
Sarearen azkeneko topaketan -Gijonen izan zen, azaroaren 9, 10 eta 11n-, zehazki Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen Ohiko Batzar Nagusian -Gijonen, 2005eko azaroaren 11n-, Donostia aukeratu zuten Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen hurrengo Topaketako Koordinatzaile (2005-2007 aldia).
Horrek honakoa dakar:
RECEren jardueretan eta funtzionamenduan buru izatea eta koordinatzea, hirien arteko Topaketa Nagusietan.
RECEren funtzionamenduari eta egiten dituen jarduerei buruzko informazioa ematea AICEren Batzorde Eragileari eta Batzar Nagusiari.
Gaikako sareen inguruan ahalik eta hiri gehien koordinatzea.
Gaikako sare horiek eztabaidarako oinarrizko agiri izan beharko dira Hiri Hezitzaileen Estatuko Sareen 8. Topaketan.
RECEren ordezkari izatea eta horretarako beharrezko ekintzak bultzatzea.
8. Topaketa Nagusia antolatzea Donostian, 2007ko martxoan.
Gazteria, Hezkuntza, Lankidetza eta Giza Eskubideen zuzendaritzak, Hiri hezitzailea proiektuaren barruan antolatu dituen ekimenen artean, balioetan hezteari lotutako biltzarrak eta mintegiak antolatzen ditu.
Horietako bat, Herritar eskola, balioetan hezten duena mintegia izan zen (Donostian, 2002ko maiatzaren 22an eta 23an), eta RECE sarea osatzen duten hiriek beren ideiak elkarri azaltzeko balio izan zuen, Balioetan Hezteari buruzko I. Foroaren atari gisa. Foro hori Bakearen kulturaren aldeko ardura bere gain hartu duten hiriak lemapean egin zen, Donostian, 2002ko azaroaren 12tik 14a arte.
Era berean, Donostiako Udaleko ordezkariek giza eskubideen inguruan antolatu diren aurreneko nazioarteko jardunaldietan parte hartu dute, hala nola Europako Hirien Bartzelonako Biltzarrean, 1998an; Hiri Hezitzaileen Estatuko Sarearen VI. Bileran; eta Genoako Nazioarteko Biltzarrean, 2004ko azaroan.
Hiri Hezitzaileen Nazioarteko Elkartearen (AICE) webgunean, tokia eskaintzen zaie elkarteko hiriei, beren proiektu eta ekimenei buruzko informazioa jar dezaten. Webgune hori tresna baliagarria da, hirien arteko komunikazioa errazteari dagokionez.
HELBURUAK
Hirian hiriko balio hezkuntzan zeharrekotasuna bermatzeko estrategiak definitzea, haien bitartez udal ataletan garatzen ari diren hezkuntza-politikak bateratu ahal izateko.
NORENTZAT?
Jende guztiarentzat
INFORMAZIO GEHIAGO
AICE (Asociación Internacional de Ciudades Educadores)
Hiri Hezitzaileen Karta (Bartzelona 1990)
Hirian, Giza Eskubideak babesten dituen Europako Karta
Bakerako eta gatazkak konpontzeko Heziketari buruzko Topaketak