Zoragarria da zure ikaskideek maitatua eta onartua sentitzen zarenean, nahiz eta gaizkiulertu txikiak, haserrealdiak eta gatazkak izan. Batzuetan, giro ona zapuztu egiten da ikaskide edo lagunen batek tratu txarra edo bullying-a eragiten badu edo pairatzen badu.
Zer da Bullying-a?
Komeni da kontuan izatea talde batean sortzen diren gatazka guztiak ez direla tratu txarrak. Lagunekin dugun harremanak gorabeherak izaten ditu, ez ditugulako izaten dira, baina horrek ez du esan nahi bullying dagoenik.
Tratu txarra edo bullying-a pentsaturiko portaera da; neska-mutiko batek, edo talde batek, beste lagun bat baztertu, isolatzen du, edo lagun horri iseka egin, barregarri utzi, mehatxatu edo xantaia egiten dio, behin eta berriz min emateko asmoz.
Tratu txar motak
Tratu txarrez ari garenean, kontuan izan behar dugu zein ondorio sortarazten dituen:
Biktimarengan eragiten du sufrimendua, antsietate handia, autestimu baxua, eskola porrota eta segurtasun gabezia; eta ondorio hagitz larriak sor ditzake.
jazarleak bere nahia inposatzen dio taldeari, portaera oldarkor, mehatxuzko edo baztertzaileen bidez (zokoratzea).
Ikuslea ohitu egiten da deus ez egitera ikaskideek jasaten duten jazarpen, sufrimen eta bidegabeko egoeren aitzinean. Ikuslea iristen ahal da pentsatzera bizitzan indartsuenaren legea dela arau, jazarlearen estalgile edo gaizkide papera hartuz.
Nola jokatu
Tratu txarren egoera baten aitzinean, gatazkaren aitzinean dugun jarrera aztertu behar dugu, eta gai izan behar dugu gainontzekoen lekuan paratzeko, haien sentimenak ezagutzeko.
JAZARRIA BAZARA:
Eragotz ezazu erasoa. Egiozu aurre egoerari.
Eska iezaiezu laguntza gurasoei, irakasleei, lagunei...
JAZARLEA BAZARA:
Bertan behera utz ezazu zure jarrera eta azter ezazu zer ari zaren egiten.
Pentsa ezazu nola ordaintzen ahal duzun egindako kaltea.
IKUSLEA BAZARA:
Ez egin ez ikusiarena. Zure isiltasunak jazarleari indarra ematen dio.
Inplika zaitez eta lagun iezaiozu sufritzen ari denari.
Ez badakizu nola egin aurre.
Arazoa konpontzeko laguntza behar baduzu...
Doaneko ondoko telefonora deitzen ahal duzu: 900841551
Mezu elektronikoa ere igortzen ahal diguzu ondoko helbidera: convive@cfnavarra.es[mailto:convive@cfnavarra.es] Web orria: www.pnte.cfnavarra.es/convive