Nola irudikatzen duzu bakea? Nola eraiki dezakegu guztion artean gizarte hobea, hau da, gizakiengandik hurbila, elkartasunezkoa, justua eta tolerantea? Ba al duzu ideiarik?
Donostiako Udala, Ikertze Pedagogia Zerbitzuen laguntzarekin, pedagogia-material bat argitaratu du Lehen Hezkuntzako eskola-umeek material baliotsu eta erakargarri bat eskura dezaten, bere ikaskideekin eta irakasleekin batera bakea eta giza eskubideen inguruan gogoeta egiteko.
Dibulgazioko material didaktikoa irakaslearentzako koaderno bat da, euskaraz eta gaztelaniaz dagoena. Koaderno hori gaiak proposatzeko, elkarrizketa bultzatzeko, eta giza eskubideen ezagutzan, esanahian eta defentsan sakontzeko tresna da.
HELBURUAK
Bakeari buruzko hausnarketan haurren ahotsa kontuan hartzea, haurrei giza eskubideen berri emanez.
Bakerako hezkuntza gazteenekin sustatzea, hausnarketa filosofikoaren eta adierazpen artistikoaren bidez.
Giza eskubideei buruzko hausnarketa eta elkarrizketa izatea ikasgelan, arrazoimena eta emozioen adierazpena trebatzeko baliabide errazak erabiliz.
Pentsatzeko gaitasuna garatzea, ikertzeko, arrazoitzeko kontzeptuak sortzeko, eta interpretatzeko trebetasunak erabiliz.
Sormenezko pentsamendua eta komunikatzeko gaitasuna garatzea, arteetan esperimentatzeko proposamenetan parte hartuz.
Autonomia sustatzea. Horretarako jarduera eta proposamen irekiak, libreak eta antolatuak egingo dira, eta haurrak irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuko protagonistak izango dira.
Taldean lan egiteko gaitasuna sustatzea, pentsamendua eta emozioen adierazpena -filosofia eta arteak abiapuntutzat dituztela- lotzen dituzten prozesuetan batera parte hartuz.
Familiekin elkarrizketa errazteko baliabideak eskaintzea