|
|
|
|
| |
|
|
Giza Eskubideak
Amnistía Internacional
"Okerbide, zuzenbide, eskubide" Amnesty Internationalen Giza Eskubideetan hezitzeko materialak , hezitzaileei zuzenduta daude, eta Giza Eskubideak zer diren, noiz urratzen diren eta nola babes daitezkeen erakustea dute helburu.
Gure eskubideak. Lehen Hezkuntza
Ararteko
Hezkuntza-material hau Umeen Eskubideei buruzko Hitzarmena lantzeko sortu dugu. 30 unitatetan partitua
da eta unitateok Hitzarmenak dituen 41 artikuluei dagozkie. Unitateen xedea 9tik 12 urtera bitarteko
ikasleei mundu osoan onarturik dauden baloreak irakastea da. Balore horiek gizarte libre, demokratiko
eta anitzaren oinarri eta zutabe dira eta herri eta nazioen arteko elkarbizitza baketsurako nahitaezkoak.
Obra hau burutzeaz hezkuntza munduan dabiltzan 8 profesional arduratu dira eta hiru alde desberdinetatik
heldu diote eginkizunari.
Haurrei zigor fisikoak ezartzearena aurka
Save the Children izeneko elkarteak ‘Zuzentzea ez da jotzea’ izeneko kanpaina abiarazi du, haurrei familian eragindako zigor fisikoen kontra. Zigor honekiko alternatiboak diren beste batzuei buruzko informazioa jasotzen duten triptiko eta txostenak landu dituzte.
Milurtekorako Helburuak
ISCOD - FETE
Gida hau mundu hobeagoa posiblea dela sinisten duten pertsonei egindako omenaldia
da. Aldi berean, Milurtekorako helburuen egitasmo handi honetan parte har dezazuen
gonbitea ere bada. Itxaropenerako eta konpromezurako gida da hau. Irakurritakoan
pentsa ezazu munduan ez gaudela bakarrik. Oraintxe bertan planetaren tokiren
batetan zuhaitzaren bat landatzen ari denik badela, ideiaren bat pentsatu eta garatzen
ari denik ere badela, injustiziaren baten aurka lanean diharduenik ere badela, bakearen
bila dabilenik ere badela, gaixotasunaren aurka lanean dihardutenik ere badela,
haurren bat hezitzen dagoenik ere badela....
|
|
|
|
|