|
|
|
|
| |
|
|
FETE Materiala
FETE-UGT
Kaixo, Karima dut izena eta bederatzi urte ditut. Gaur gure
irakasleak azaldu digu Emakumeen egun Internazionala
ospatuko dela. Eta ONU-n, herrialde guztietako banderez
apaindurik dagoen pospolo kaxa erraldoi bat dirudien
eraikin hartan, bilera garrantzitsu bat ospatzen ari direla,
mundu osoko neska gazte, ume eta emakumeen eskubideak
errespetatzen diren ala ez aztertzeko. Irakasleak dionez,
Espainiar estatuan urte asko eta asko pasa behar izan dira
guztiek eskubide berdinak izateko, eta honek esan nahi du
eskubide hauek betetzen diren ala ez zorrotz hartu behar
dugula kontuan.
Inmigrazioa eta haurren eskubideak
Luz Martínez Ten / FETE-UGT
Galderak Esker-Eskuin. Inmigrazioa eta haurren eskubideak. Gaur egun eskolak ume guztiei irekitzen dizkie ateak. Leku askotatik gatoz: Ekuador, Moroko,
Kolonbia, Kamerun, Polinia, Errumania, Txina, Espainia... Eta gurekin batera gure
hizkuntza, jolasak, jakinduria, kantak eta, batez ere, gure ametsak.
Milurtekorako Helburuak
ISCOD - FETE
Gida hau mundu hobeagoa posiblea dela sinisten duten pertsonei egindako omenaldia
da. Aldi berean, Milurtekorako helburuen egitasmo handi honetan parte har dezazuen
gonbitea ere bada. Itxaropenerako eta konpromezurako gida da hau. Irakurritakoan
pentsa ezazu munduan ez gaudela bakarrik. Oraintxe bertan planetaren tokiren
batetan zuhaitzaren bat landatzen ari denik badela, ideiaren bat pentsatu eta garatzen
ari denik ere badela, injustiziaren baten aurka lanean diharduenik ere badela, bakearen
bila dabilenik ere badela, gaixotasunaren aurka lanean dihardutenik ere badela,
haurren bat hezitzen dagoenik ere badela....
|
|
|
|
|