www.elkarrekin.org irakasleen atariaren barruan HEZKIDETZA-NARO-COEDUCACION taldea kokatuta daukazue. Bertan hezkidetzarekin eta berdintasunarekin zerikusia duten hamaika arlo lantzen dira: legeak, liburu digitalak, material interesgarriak, foroak (prentsa, eskaintzak, zinema...) Kide izan nahi baduzu erregistratu eta HEZKIDETZA-NARO-COEDUCACION alta eskatu!
Amelia Barquin: "Erabileran antzematen da hiztunaren mundua ikusteko modua"
Amelia Barquin Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko Kultura arteko Hezkuntza irakaslea da. Baina, horrez gain, aspalditik ari da generoen berdintasunaren gaia lantzen. Euskararen Erabilera Ez Sexista monografikoaren egilea da, eta emakume eta gizonekin lotutako estereotipoak, eta beroriek hizkuntzaren erabileran duten eragina azaleratu ditu.
EAEko ikasle guztientzat "PERTSONA DESBERDINAK, EDERTASUN ANITZAK" Kartelen/Esloganen, Logoen eta Bideo Laburren II. Lehiaketa martxan
Lanak entregatzeko azken eguna: 2008ko urtarrilaren 31a
EAEko ikasle guztientzat "PERTSONA DESBERDINAK, EDERTASUN ANITZAK" Kartelen/Esloganen, Logoen eta Bideo Laburren II. Lehiaketa zabaltzen dute Elkarbizitzan, Bakean eta Giza-eskubideetan hezteko Programak eta Berdintasuna eta Generoa Eremuak
Emakumeen arrastoari jarraituz. WebQuest
Irene Gonzalez Mendizabal
Webquest honetan historian zehar hain nabaria izan den emakumeen hutsunea aztertu nahi dugu.
Gazteak eta berdintasuna. Nola bizi dute?
Naroa Argoitia Iñurrita
Ikerketa hau Gazteen Euskal Behatokiak eskainitako beka baten ondorioz atera
da aurrera. Beka 2008ko urtarrilean esleitu zen, eta urte bereko abendura arte
egindako azterketaren emaitza da esku artean duzun txostena. Beka honen tutorea
Zesar Martinez Garcia izan da.
Genero bortizkeriaren prebentziorako jarduera didaktikoak
Irakaslearentzako materiala
Elkartasunezkoak, orekatuak eta eraikitzaileak diren harremanak
sortzea pertsonekin, egoera sozial ezagunetan. Bizitza eta bizikidetasuna gidatzen duten oinarrizko baloreak
ezagutzea eta haien arabera jokatzea.
Guk mundua eratzen dugu
FETE-UGT
Kaixo, Karima dut izena eta bederatzi urte ditut. Gaur gure
irakasleak azaldu digu Emakumeen egun Internazionala
ospatuko dela. Eta ONU-n, herrialde guztietako banderez
apaindurik dagoen pospolo kaxa erraldoi bat dirudien
eraikin hartan, bilera garrantzitsu bat ospatzen ari direla,
mundu osoko neska gazte, ume eta emakumeen eskubideak
errespetatzen diren ala ez aztertzeko. Irakasleak dionez,
Espainiar estatuan urte asko eta asko pasa behar izan dira
guztiek eskubide berdinak izateko, eta honek esan nahi du
eskubide hauek betetzen diren ala ez zorrotz hartu behar
dugula kontuan.
Hizkuntzaren sexua
Nahi ez izan arren, eta askotan konturatu gabe egin arren, ez dugu ukatu behar idatzi edo hitz egiten Hizkuntza sexistaren ikonoadugunean hizkuntza sexista erabiltzen dugula. Ez da erreza hizkuntza sexista ez erabiltzea, hainbat hitz eta esamolde gure bizitzako zati baitira dagoeneko. Hala ere, gizartea aldatzen doan heinean, hizkuntza ere aldatu egin behar da eta arreta berezia jarri behar dugu idatzi edo hitz egiten dugunean. Aipatu, euskaraz horrek ez duela inongo arazorik sortzen, euskarak ez baitu genero gramatikalik. Erdaraz idazterakoan edo hitz egiterakoan, berriz, hainbat arazo sortzen dira.
Milurtekorako Helburuak
ISCOD - FETE
Gida hau mundu hobeagoa posiblea dela sinisten duten pertsonei egindako omenaldia
da. Aldi berean, Milurtekorako helburuen egitasmo handi honetan parte har dezazuen
gonbitea ere bada. Itxaropenerako eta konpromezurako gida da hau. Irakurritakoan
pentsa ezazu munduan ez gaudela bakarrik. Oraintxe bertan planetaren tokiren
batetan zuhaitzaren bat landatzen ari denik badela, ideiaren bat pentsatu eta garatzen
ari denik ere badela, injustiziaren baten aurka lanean diharduenik ere badela, bakearen
bila dabilenik ere badela, gaixotasunaren aurka lanean dihardutenik ere badela,
haurren bat hezitzen dagoenik ere badela....
Neskatilen Hezkuntza. UNESCO. Enrédate
Hezkuntza funtsezkoa da gure garapen pertsonalerako; oinarrizko ezagutza teorikoak emateaz gain, bizitzarako trebatzen gaitu.
|